Oihana Kortazarrek eta Oier Ariznabarretak irabazi dute Zumaiako mendi maratoia

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 23a, 13:46

Zumaia Trail mendi lasterketa gogorrean ez du izan aurkaririk Oihana Kortazar elgetarrak (4:10:58). Haren atzetik sartu dira Rosa Navarro (18 minutura) eta Mireia Pons (25 minutura). Gizonezkoetan, ostera, Oier Ariznabarretak irabazi du (3:34:47).

Ia 200 korrikalarik jardun dute nor baino nor gehiago gaur Zumaian, eta lasterketa horrekin eman diote bukaera 2019ko Espainiako Kopari.

Hona hemen sailkapenak.

Gizonezkoak:

  • 1.- Oier Ariznabarreta 3:34:47
  • 2.- Hassan Ait Chaou 3:43:12
  • 3.- Ismail Razga 3:49:25

Emakumezkoak:

  • 1.- Oihana Kortazar 4:10:58
  • 2.- Rosa Navarro 4:28:48
  • 3.- Mireia Pons 4:35:49
  • 4.- Laida Elizegi 4:37:40

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak