Gipuzkoako Itzuliko atariko proba gaur Oñatin

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 21a, 06:00

Oñatin egingo dute gaur, egubakoitza, Gipuzkoako Itzuliko atariko proba. Gazte mailakoendako proba 17:15ean hasiko dute, eta Gipuzkoa osoko klubetako ziklistak banan-banan abiatuko dira herrigunean prestatutako bi kilometroko erlojupekoan. Zapatuan Olaberrian izango dute lehenengo etapa; domekan, Andoinen, bigarrena; eta hirugarren eta azken etapa, berriz, Lazkaon izango da astelehenean.

Gaurko atariko proba erlojupekoa izango da, eta irteera Txaketua taberna ondoan izango da eta azken orduko aldaketarik ezean, txirrindulariak plazan helmugaratuko dira. Lehen txirrindularia 17:15ean irtengo da eta minutu erdiko aldearekin irtengo dira. Gipuzkoako txirrindulari talde guztiek hartuko dute parte itzuli honetan, baina baita Bizkaia zein Arabako taldeek ere. Hala, guztira, 150 txirrindulari inguruk hartuko dute parte. Debagoieneko ordezkari gisa, Aloña Mendi taldea arituko da, Unai Cueva, Ander Blazquez eta Aritz Torres txirrindulari oñatiarrekin eta Ander Uribesalgo txirrindulari bergararrarekin.  

Trafikoan eragina izango du

Txaketuan abiatuko da proba, eta ibilbidea plazan bukatuko dute txirrindulariek. Hori dela eta, trafikoa moztuta egongo da 16:45etik 19:15era, gutxi gorabehera. Beraz, San Juan kaleko garajeak ezin izango dira erabili; Aita Madina eta Lizaur kaleak moztuta egongo dira, baita ULMA Handlingerako sarbidea ere; Garagaltza auzotik irteteko, Lamiategitik buelta irten beharko da; Olaitturriko aparkalekua ere itxita egongo da 19:30ak arte.

Bidegurutzeetan 40 bat boluntario ibiliko dira lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak