Machok atzo eskainitako elkarrizketan salatu zuen Debagoieneko Ospitalean bitartekotasun bat dagoela baina "ez direla araudiaren arabera" jokatzen ari: "Zerrendetan lehen postuan daudenak Manuel, nirekin filtrazioak salatu zituen beste anestesista eta ni gara eta ez dugu inongo deirik jaso. Aldiz, badakigu ziurtasun osoz, beste batzuei deika ari direla eta kanpotik atera direla operazio-geletan lan egiteko profesionalak ekartzen. Argi ikusi da mendekua lehenetsi dutela gaixoen arreta beharrean".
Marta Machoren kasuaren inguruko azalpen gehiago atzoko Goiena Telebistako albistean, beheko loturan, topatuko dituzu.