22:00ak inguruan sartu zen jende gehien Goiena.eus-en, 3.250 lagun batu ziren une hartan. Erabiltzaileen %80ak mugikorra aukeratu zuen webgunean sartzeko eta batez beste 5 minutu igaro zituzten, ia bost orrialde/albiste irakurriz tarte horretan.
Albiste zehatzei dagokienez, Bergarako gobernu aldaketak piztu zuen interes gehien irakurleen artean; alderdi guztien ospakizun irudiekin parekatuta.
Hauteskundeen emaitzen laburpenarekin osatutako newsletter berezia bestalde, 400 lagunek jaso zuten. Asteburuetako buletinera harpidetzea doan da lotura honen bidez.
Goiena telebista
Hauteskunde gauari eskainitako saio berezia telebista bidez jarraitu zutenez gain –CIESeko azken datuen arabera egunero 11.000 ikus-entzule ditu Goiena telebistak Gipuzkoan eta 6.000 Debagoienean– webgune bidez streaming-ez ere ikustaldi ugari izan zituen, ia 3.000.
Goiena aldizkari berezia
Hauteskundeetako emaitzen Goiena aldizkari bereziaren 5.000 ale banatu ziren astelehen goizean, Goiena Klubeko bazkideei eta Debagoieneko hainbat saltoki eta kafetegitan. Aldizkari berezia online ere irakurri daiteke. Goiena Klubeko bazkide egiteko edo informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen.
Bestalde, hauteskundeen informazioa sare sozialetan eta Whatsapp zein Telegram kanalen bitartez ere zabaldu zuen GOIENAk. Debagoieneko albiste nabarmenenak zuzenean mugikorrean jaso gura dituenak 688 69 00 07 zenbakia kontaktuetan gorde eta Whatsapp bidez ALTA mezua bidali behar du; Telegramen kasuan berriz @GoienaAlbisteak kanalera batu behar da.