Bergarako Udalak kolore aldaketa izango du. EH Bilduk gehiengo osoa lortu du, 9 zinegotzirekin; EAJk 7 lortu ditu; eta, PSE-EEk bakarra. Hori horrela, Gorka Artola izango da Bergarako hurrengo alkatea. Nabarmentzekoa da parte-hartzeak izan duen igoera. Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta % 9,16 igo da parte-hartzea. Guztira 8.317 herritarrek eman dute botoa Bergaran; horietatik 3.987 EH Bildurendako izan dira; 3.125 EAJrendako; 525 PSE-EErendako; 355 boto lortu ditu Irabazik; eta, 207 boto Ahal Dugu-Podemosek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.