50.167 debagoiendar –Aramaio barne– daude deituak eta asko dago jokoan, gaur erabakiko baita zeinen eskuetan geldituko diren udalak, aldundia eta baita Europako parlamentua ere.
Hautesleku bakoitzean hiru hautetsontzi egongo dira. Boto zuriarekin erabakiko da udalen osaera; boto laranjarekin batzar nagusiena eta urdinarekin aukeratuko dira Europako parlamenturako ordezkariak.