Alavesek entrenatzaile berria aurkeztu du: Asier Garitano

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 21a, 12:15

Asier Garitanoren aurkezpena (Irudia: Alaves)

Asier Garitano bergararrak zuzenduko du Alaves datorren deboraldian. Talde babazorroak eguerdian egin du albistea ofizial, eta Pitu Abelardok utzitako hutsunea beteko du debagoiendarrak. 

Alavesek hirugarren denboraldia egingo du futbolaren elitean, eta Pitu Abelardok klubean ez jarraitzeko erabakiaren ondoren gasteiztarrek Asier Garitanoren eskuetan utzi dute proiektuaren gidaritza. Alaves Europako postuetan egon da denboraldiko zati handian, nahiz eta liga amaiera luzea egin zaien arabarrei. Bada, Leganesko eta Realeko entrenatzaile izan den Asier Garitanok erronka polita du aurretik, izan ere, jokalari askok taldea utziko dute, eta talde sendoa osatzeko ardura izango du bergararrak. "Erronka polita izango da, baina aldi berean, nekeza. Izan ere, ez da erraza talde bat lehenengo mailan mantentzea" esan du.

Realean izan ez zuen aukera Gasteizen izango du

Alavesek Abelardo agurtu eta bere estilora, zarata handirik atara barik aurreratu du Asier Garitano izango dela entrenatzaile berria. Eta, gaur eguerdian aurkeztu dute bergararra. Hala, Garitanok Realean izan ez zuen aukera izango du proiektu berria gauzatzeko. Hain zuzen Realak duela urtebete fitxatu zuen bergararra, baina Realean denboraldi erdi baino ez zuen egin. Hain zuzen, Alavesen kontra 0-1 galdu eta gero eten zuen Realak Garitanorekin zeukan lan kontratua.

Erlazionatuak

Barru: Asier Garitano gertutik

Xabi Urzelai 2018 uzt 12 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak