Foru Aldundiak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak

Maialen Regueiro 2019ko api. 24a, 16:51

Uztailaren 1era arte izango da aukera errenta aitorpena egiteko eta Foru Aldundiak berau euskaraz egitera animatu ditu herritarrak. Gaur egun 74.000 gipuzkoar dira Ogasunarekin harremanak euskaraz egiten dituztenak eta 2022an 100.000ra igotzea da helburua. 

Ogasunarekin harremanetan jartzean bi modu daude hizkuntza aukeratzeko. Batetik, bulegoetan, 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu behar da paperean, Ogasun eta Finantza Departamentuko herritarren arretarako bulegoetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro zentralean. Bestetik, interneten, 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Inprimaki horien barruan, euskara aukeratu behar da harreman hizkuntza gisa.

Errenta aitorpena ere egin daiteke euskaraz eta honakoak dira herritarrak dituen aukerak. Errenta mekanizatuko aitorpena egitean, harremanetan zauden langileari adierazita, autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean eta Ogasuneko webgunean zergabidea plataformaren bitartez errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean. Bestalde, zerga kudeaketako profesional bat aukeratzen bada, euskararen aldeko aukera egiten duzula adierazi behar zaio.

Errenta sekzioko eta errenta mekanizatuko langile guztiei mahai gaineko kartel bana banatu zaie, euskaraz artatua izan nahi duenak eskubide hori duela adierazten duena. Horrez gain, Ogasunaren eta errenta aitorpenaren webguneetan ere, modulu informatiboak jarrita daude eta hor zehazten dira herritarrak zein urrats jarraitu behar dituen Ogasunarekiko harremanak euskarara pasa eta errenta aitorpena euskaraz egiteko. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak