Mankomunitateak antolatzen du Goiaz! azoka. Bertako enplegu teknikari Amaia Irizarrek eman ditu zehaztasunak.
Ase ditu zuen asmoak azokak?
Bisitari kopuruaren aldetik –ikasle eta guraso, batik bat– gustura geratu gara. Lanbide Heziketa edo unibertsitate ikasketak egitear dauden 300 ikasletik gora etorri dira. Horiez gain, Helduen Hezkuntza Eskolakoak eta Gurutze Gorriko errefuxiatuen programakoak ere bai; baita norbanakoak eta Lanbide Heziketa ikasi dutenak ere.
Ikasleen gurasoak ere bai?
Bai, eta aurten inoiz baino gehiago, 30 bat.Lanbide Heziketa ikasten aritu direnak haien esperientzia partekatzera ere etorri direla diozu. Urtero datoz eta guztiek azpimarratzen dute heziketa aro laburra dela, praktikoa, lanbidera bideratuta... Autoestimuaren aldetik ere pozik etortzen dira Lanbide Heziketak eman dielako, esaterako, unibertsitatera ailegatzeko bidea.
Zein da azoka honen helburu nagusia?
Lanbide Heziketa ezagutzera ematea, ospea edo balioa ematea, lan merkatuan txertatzeko baleko aukera dela nabarmentzea...; akademiekin eta eskolekin harremanak egitea, udaletako edota Mankomunitateko Enplegu eta Garapen sailekin harrenenak sendotzea...
Sorrerako helburuek eta gaur egungoek berdinak izaten jarraitzen dute?
Bertsuak edo antzekoak dira. Agian, gizartean badago Lanbide Heziketaren gaineko ikuspegi hobea orain dela urte batzuetakoa baino. Hezkuntza Sailak, enpresek eta erakunde publikoek ahalegin berezia egin dute hori lortzeko eta gaur egun lehen aukera da askorendako. Unibertsitate ikasketak bezain baliagarria da goi mailako heziketa zikloa egitea. Geroago eta gehiago dira
Lanbide Heziketa ikasi ostean unibertsitatera doazenak?
Bai; batzuek frogatzen dute lehenbizi goi mailako heziketa zikloko ikasketa bat eta hori egin ostean erabakitzen dute formatzen jarraitzea eta unibertsitatera joatea. Lan mundurako hobeto prestatuta daude eta, hain zuzen ere, unibertsitate ikasketak eta lana aldi berean egin ditzakete.
Badauka zer hobetu Lanbide Heziketak?
Akaso, euskararen presentziari dagokionez bai, nahiz eta egiten ari diren ahaleginak euskarazko materiala sortzeko.