Jose Luis Elkoro eta 1977ko Alkateen Mugimendua omendu ditu EH Bilduk

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 30a, 19:45

EH Bilduren komunitateak, MugiDa! izenekoak, Jose Luis Elkoro eta 1977ko Bergarako Alkateen Mugimendua osatu zuten alkateak omendu ditu gaur Bilboko Plaza Berrian.

Joseba Asiron Iruñeko alkatearen eta Jone Goirizelaia Bilboko EH Bilduren alkategaiaren eskutik, alkatearen aginte makila jaso du Elkorok.

Makila eskuan, jendearen aurrean berbetan. (Argazkia: Bergarako Sortu)

Asironek nabarmendu du Franco hil osteko mugimendu hura Euskal Herriko “une inportanteenetako” bat izan zela. Elkorok, bestalde, gogoratu ditu, hura bezala orduan alkate ziren Imanol Murua Zarautzeko alkatea edota Jose Antonio Altuna Txatillo Arrasateko alkatea eta zera esan du: “Gure printzipioei eusten diegu, barruan daroagu indarra, eta ez dizkigute kenduko gure herriaren indarra delako”. Goirizelaiak, berriz, orduan “ereindako haziak fruituak eman” dituela esan du.

Jose Luis Elkoro eta Mikel Biain. (Argazkia: Mikel Biain)

1977ko alkateen mugimendu hura ez ezik, agintaldia amaitzear delarik gaur egun EH Bilduren alkate eta zinegotzi direnak ere omendu nahi izan ditu EH Bilduren komunitateak. Hala, ekitaldian izan dira, esate baterako, Mikel Biaian Oñatiko alkatea eta harekin batera baita Nerea Zubia eta EH Bilduko beste zinegotzi batzuk ere.

Elkoro, Arnaldo Otegi eta Bel Pozuetaren ondoan. (Argazkia: Bergarako Sortu)

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak