Eguneko partida bat
Izenak adierazten duenez, egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango da. Hamar galdera erantzun beharko dira, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto. Partida guztiek logika berdinari erantzuten diote eta jasotako galderen zailtasun maila guztientzat antzekoa izango den arren, galderak desberdinak dira beti. Galdera mota asko aurki daitezke: Zer herritakoa da argazki bat? Nola esaten da limoia iparraldean? eta Zenbat biztanle ditu Zornotzak?, besteak beste.
Sailkapena eta sariak
Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortuko ditu erabiltzaileak. Puntuen arabera, sailkapenenean gora edo behera egingo da. Sailkapena, astekoa izango da: astelehenetik igandera arteko partidak hartuko dira kontuan. Astero, gainera, sari bat emango dugu. Aste bakoitzeko laguntzaile bat izango du lehiaketak, eta laguntzaile hori izango da asteko sari hori eskainiko duena. Lehen astean, esate baterako, Korrikaren online dendan erabiltzeko 50 euroko bonoa izango da saria.