Castro eta Urkiola irabazle Goierriko rallysprintean

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 19a, 10:03
Castroren eta Urkiolaren M3a, Goierriko rallysprintean. Argazkia: Mrfoto.es

Goierriko rallysprintaren seigarren edizioa egin zuten joan den asteburuan, eta Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola izan ziren azkarrenak. TC1-etik hasi ziren BMW M3 autoarekin denbora onenak egiten, eta Enrique Barrenetxea-Arandok eta Anartz Onandiak (EVO IX), batetik, eta Joseba Iraolak eta Sheila Lafuentek (Porsche 911 GT3), bestetik, ezer gutxi egin ahal izan zuten euren kontra. 

Baina, zirkuituko bigarren tramuan eman zuten Castrok eta Urkiolak kolpe erabakigarria, eta zazpi segundotako aldea izatera iritsi ziren hor. Hirugarren tramuan, berriz, aldeari eutsi egin zioten, eta garaipena lortu. Hala, dagoeneko txapelketako bigarren garaipena eskuratu dute Castrok eta Urkiolak, eta kontrarioekin zuten aldea handitu egin dute. Hurrengo hitzordua martxoaren 29ko eta 30eko asteburuan izango da, XII. Bidasoako Rallyarekin. 

Debagoieneko hitzorduak:

  • Gorlako Auto Igoera, maiatzak 11
  • Gatzagako Auto Igoera, uztailak 13
  • Udanako Auto Igoera, uztailak 27
  • Aramaioko rallysprinta, irailak 10

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak