Ia 400 ikasle dabiltza buru-belarri 'Berrikuntzaren 24 orduak' ekimenean, Irungo Ficoban

Amaia Zabala 2019ko mar. 15a, 16:07

Gaur goizean abiatu da 'Berrikuntzaren 24 orduak' ekimena Irungo Ficoba erakustazokan eta lehen aldiz Euskal Hegoaldeko eta Iparraldeko ikasleek elkarrekin parte hartuko dute, Baionako Merkataritza Ganberaren ESTIA Ingeniari Eskolak antolatu baitu.

Bihar goizeko hamarrak arteko epea izango dute topaketan esku hartzen ari diren ia 400 ikaslek, bertan sortutako talde mistoetan banatuta eta coach lana egingo duten 15 irakasle, enpresatako zein erakundetako ordezkari, aholkulari eta ikerlarien laguntzarekin, elkarlanean ezagutzak partekatu eta berriak sortzeko.

Berrikuntzaren 24 orduen atariko ekitaldia André Garreta, ESTIA Ingeniari Eskolaren sorle Baionako Merkataritza Ganberako presidenteak ireki du eta ondoren edizio honen gonbidatu nagusi Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua Euroeskualdeak 4.0 industriaren arloan aurre egin beharreko erronken inguruan mintzatu zaie ikasleei. Irekieran izan da, Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia ere.

TransferINN, COMPETITIV’eko eta Addispace mugaz gaindiko europar proiektuen baitako topaketa honen helburua ikasleen eta unibertsitate zein enpresa munduko eragileen artean sormena funtsezko osagarri duten elkarretaratzeak sustatzea da, 4.0 industriaren testuinguruan, fabrikazioa
aurreraturaren alorrean kontzeptu berrien garapena eta horien ezarpena bultzatzeko.

Fabrikazio aurreratuen erakusketa

Gainera, eskaintza osatuz, erakusketa txiki bat dago ikusgai fabrikazio aurreratuaren inguruan. Sarrera doakoa da eta bertaratu ahal izateko aurrez izena eman beharko da webgunean.

Bestalde, online ere jarraitu ahalko dira 24 orduak, topaketaren Facebook orrialdean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak