'Argi Arantzazu 2019'-ko jarduera zikloa asteburuan jarriko dute abian

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 15a, 15:15

ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak gaur, martxoak 15, emango die ongi etorria Argi Arantzazu 2019-ko artista irabazleei. Hitzaldi bi ere eskainiko dituzte: bihar, zapatua, Oteizaren lanaren gainekoa, eta martxoaren 23an, argazkigintzak emozioak adierazteko duen ahalmenari buruzkoa.

Argi Arantzazu 2019-ko jarduera zikloa Juan Pablo Huercanosek, Jorge Oteiza Museoko Fundazioko zuzendariordeak, zabalduko du hitzaldi ireki batekin: Oteizaren lanaren berrikuspenak eta aktibazioak. Genealogia sasikoa. Bihar, martxoak 16, izango da, 12:00etan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Martxoaren 23an, ostera, Erika Gorrayolak, artearen historialaria eta komisario independenteak, hartuko dio txanda; Irudi fotografikoa eta maitasunak izango du horrek berbetarako gai. Lau arlo desberdinen bidez –familia albuma, gorputz propioa, paisaiaren subjetibizazioa eta keinua– argazkigintzak emozioak adierazteko eta transmititzeko daukan ahalmena aztertuko du. Oñatiko Eltziako Topagunean izango da hori, 12:00etan.

Era berean, martxoaren 30a arte iraungo du Elisa Gallego Picard eta Antonio Guerraren egoitza artistikoak, Paisaia eta Identitatea gaia ardatzat hartuta.

Argazkigintza garaikidea zabaltzen

Ilunpetan Argazki Taldeak bi urtetik behin antolatzen duen argazkilaritza festibala da Argi, eta 2019ko martxoa eta maiatza artean Oñatin egongo da ikusgai. Festibalak argazkigintza garaikidea zabaltzea du helburu eta laugarren edizio honetan egitarau zabala izango da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak