Herritarren ohiturak aldatzen joan diren Goienak ere aldaketetara egokitzen jakin du. Interneterako saltoa eta ikus-entzunezkoak online jartzea jada ez da nahikoa, ikus-entzuleek ez dute gailu edota ordutegi baten menpe egoterik nahi, nahieran kontsumitu nahi dute. Orain hori posible da Goienamediari esker, euskarazko ikus-entzunezkoen edukiontzia.
Ikusleak euren gustuko eduki multimedia guztiak ditu eskura, leku bateratu batean. Bertan agertzen den edukia egunero elikatu eta aldatuko da, Goienaren produkzio maila handiari esker. Hala, erabiltzaileak gura duenean kontsumitu ahal izango ditu Goienaren bideoak, nabigatzaile bidez Goienamediara sartuta. Eta ez hori bakarrik, izan ere, zerbitzu berri honen bidez, edukiak deskargatzeko zein beste webguneren baten txertatzeko aukera ere badago.
Zerbitzu berri honekin, Goienak pausu berri bat eman du bezeroei euskarazko kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. Izan ere, komunikazio taldearen bereizgarrietako bat da berrikuntza teknologikoan oinarritutako lan estrategia, euskaraz puntako zerbitzua eskaintzea posible dela erakutsiz, beste behin ere.
Goienamedia Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker garatu du KAMek Goienarekin elkarlanean.