M8: Bizitza eta zaintza lanak erdigunean
Pertsona ezberdinen iritziak eta bizipenak jasotzen ditu Ttap aldizkari digitalerako landutako erreportaje bereziak. 30 minutuko ikus-entzunezkoan emakumeen errealitateari buruzko informazioa eta askotariko pertsonen ikuspuntuak jasoko dira, besteak beste; Haizea Nuñez, Donostiako Mugimendu Feministako kidea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Amaia Uribe, kazetaria; Maria Unanue, Pikara magazineko kidea; Zaloa Urain, musikaria; edota Xabier Madariaga eta Juan Kruz Lakasta kazetariak.
Bizimodua berreraikiz
Beste nonbait jaio eta hona etortzean nolako egoerei aurre egin behar izan dioten kontatu dute protagonistek, besteak beste.
Gazteak. Autoktonoak eta atzerrian jaio eta hona bizi izatera etorritakoak. Kuadrillak. Bakardadea. Arrazakeria. Aurreiritziak. Genero berdintasuna. Ala desberdintasuna? Hainbat jatorritako gazteek euren bizipenak kontatu dituzte eta etorkizuneko bide berriei ateak zabaldu dizkiete Bizimodua berreraikiz dokumentalean.
Konturatu dira, bai atzerritik etorritakoak eta baita bertan jaiotakoak direnak ere, bizimodua berreraiki beharra dutela; gaur egungo egoera onartu eta etorkizunerako, egun existitzen diren trabekin apurtzeko. Gizarte patriarkal baten ondorioei buruz ere jardun dira eta zein egoera matxista bizi izan dituzten ere kontatu dute, besteak beste.