Goienak antolatutako Aratusteetako argazki lehiaketako saria jaso du Iratxe Arresek

Iratxe Arrese Jon Harategiko jabearekin.

Aretxabaletako Jon harategiaren eta Hankabeltz urdaitegiaren produktuekin osatutako otarre bikaina etxean du dagoeneko Iratxe Arresek. Sorgin mozorrotu zen eskoriatzarra Aratusteetan eta Goienara bidali zituen hiru argazkietako bat izan zen saritua, martxoaren 6an egindako zozketan.

Otarreko produktuak

Jon harategiaren eskutik: ​

- Txuletak, lau.

- Gazta, zati bat.

- Txorizoak.

- Esparragoak, lata bat.

​Hankabeltz urdaitegiaren eskutik:

- Produktu iberiko sorta: txorizoa, saltxitxoia, urdaiazpikoa eta solomo iberikoa.

- Extremadurako gazta, igurztekoa.

- Botila bat ardo, Extremadurakoa.

Erlazionatuak

Iratxe Arrese eskoriatzarrarendako Aratusteetako argazki lehiaketako otarrea

Eskoriatza

100 argazki jaso dira Aratusteetako argazki lehiaketan; horien artean zozketa egin ostean Iratxe Arresek bidalitako argazkietako bat izan da irab...
Aratusteetako argazki lehiaketa

Debagoiena

Herritarrek bidalitako argazkien bilduma da honakoa. Martxoaren 5a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna –Whatsapp edo Telegram bidez 68...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.