JarriOn app-a Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu garatu zuen CodeSyntax-ek 2017-2018 urteen artean, 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategiaren bitartez. 2019an, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren IKT dirulaguntzei eta 2deo-ren sustengu jarraituari esker, funtzionalitate berriez hornitua dator: lehen bertsioan bideo-kanalak agertzen ziren bakarrik; oraingo bertsioan, baita irrati-podcastak eta zuzeneko streaming aukerak. Era berean, garapen bat egin da Tokikom hedabide elkarteko hainbat irratitako saioak podcast bidez integratu daitezen aplikazioan, baita zuzeneko streaming batzuk ere.