Pasa den urtean hasitako bideari eutsiz, aurten ere Debagoieneko herri ezberdinetatik Elorregiko biribilgunera martxa eta elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek –aurreko domekan–, eskualdeko talde eta batzorde feministek deituta, Martxoaren 8ari begira "motorrak berotzeko" asmoz. Iaz baino jende gutxixeago batu den arren, asko izan dira parte hartu gura izan dutenak, eta antolatzaileek "modu positiboan" baloratu dute.
Astebete baino ez da falta Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Euskal Herriko Mugimendu Feministak aste honetan egin du greba feministarako deialdia. Greba hori, hain zuzen ere, "bizitzako esparru guztietan kokatzen da, soldatapeko zein doako lanetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, familia eraikitzeko moduan, jakintzak ekoizteko eran, arrazakeriaren aurrean, edertasun ereduan eta zapalkuntza guztien aurrean".
Bizitza erdigunean jarriko duen "gizarte eredu berria" aldarrikatuko dute, eta, bide horretan, bost ardatz izango ditu Martxoaren 8ko grebak. "Pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista izango da", adierazi dute Bilbon eginiko agerraldian.
Deialdiarekin bat egiteko dei egin diete emakume guztiei, "lantoki eta ikasgeletan greba egiten, herri eta hirietako mobilizazioetara joaten, zaintzeari utziz eta hori irudikatzeko amantala balkoian eskegiz edota besoko morea, trapua eta txapa ipiniz". Horrez gain, Martxoaren 8an ez kontsumitzeko eta hiri, herri eta auzoak geldiarazteko dei ere egin dute. "Kontsumo arduratsu eta jasangarria garatzeko dei egiten dugu".
Hainbat eskaera zehatz jaso dituen agiria aurkeztu du mugimendu feministak. Besteak beste, zaintzaren berrantolaketa soziala edota indarkeria matxistarik eta hetero-araurik gabeko bizitza aldarrikatu dute. Horrez gain, prekarietatea gaitzetsi dute, eta emakumeentzako "enplegu duina" eskatu. Azkenik, arrazakeriarik eta gerrarik gabeko bizitza baten aldeko jarrera adierazi dute.
Hori dela eta, kapitalismoari, patriarkatuari, hetero-arauari, kolonialismoari eta kapazitismoari planto egiteko dei egin dute, eta mobilizazioak egingo dituzte Baionan, Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
"Entzule aktiboak"
Miren Elgarresta Aldundiko Berdintasun zuzendariak hauxe adierazi du Martxoaren 8ko aldarrikapenen harira: "Erakunde publikoa garen neurrian, erantzukizun gehigarria dugu, eta horren oso jabe gara. Geure jarrera entzutea ere bada, entzule aktiboak izatea eskakizunak eta aldarrikapenak jasotzeko".
Etorkizuna "berdintasunetik eta berdintasunerantz" eraikitzearen aldeko jarrera erakutsi du Elgarrestak: "Ezinbesteko gakoa baita hori amesten dugun gizarte kohesionatuaren alde aurrera egiteko". Hobeto beharreko bi arlo aipatu ditu bereziki: batetik, "lan ordainduaren eta lan ez ordainduaren esparruetan dauden desberdintasunak oso agerikoak dira eta erantzunkidetasuna txertatu egin behar dugu. Bestetik, emakumeen kontrako indarkeriaren esparruan areago jo behar dugu, elkarrekin jorratuz biolentziaren gizarte-deslegitimazioa eta biktimen arreta eta aitorpena. Biolentziarekiko tolerantea den gizarte batek uko egiten dio bere etorkizunari eta Gipuzkoan hori erabat onartezina dela aldarrikatu behar dugu", azaldu du.
Emakunderen kanpaina
Erabakitzen dudana izango naiz kanpaina abiatu du Emakundek, emakumeen ahalduntzean eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna aukeratzeko eskubidean arreta jartzen duena, "modu aske batean eta berdintasunean".
Goienak ere greba
Goiena Komunikazio Taldeko langileek bat egingo dute Martxoaren 8ko greba deialdiarekin. Horrek izango du eraginik egun horretako ekoizpenean. Dena den, greba egunak emandakoa jasoko du telebistan eta sarean.
Eskualdeko mobilizazioak
Debagoieneko herrietan ere ekintza eta mobilizazio ezberdinak egingo dituzte Martxoaren 8ari begira:
ARRASATE:
- Martxoak 1, ostirala:
10:00-13:00, mahai informatiboa Seberon
19:00, ARTEAN 3. Emakume artisten erakusketaren inaugurazioa (erakusketa M1etik-M29ra)+
-Martxoak 2, zapatua:
11:00, Seber Altube plazan, mozorroturik, osagarri moreak ekarriz(brazele, peluka, zapi…) eta zarata ateratzeko elementuak ekarriz (pandero, danbor, txistu, kazerola…)
- Martxoak 7, osteguna:
19:00, triki poteo feminista, Arbolapetan
22:00, kazerolada, Herriko Plazan
-Martxoak 8, ostirala:
12:00, konzentra Herriko Plazan
14:00, Bazkari feminista (etxetik ekarritakoa-tupper bazkaria) eta ostean, mikrofono irekia eta sormen tailerra (eguraldi eguzkitsuaz Herriko Plazan, eguraldi euritsuaz Azokan)
19:00, manifa Seberotik abiatuta. Bukaeran ekitaldia Herriko Plazan
-Martxoak,9, zapatua:
10:00, Seberon, Emakume Eskulangile eta Artisauen Azoka
ARETXABALTA:
-Martxoak 7, osteguna:
19:00, mahai informatiboa eta plaza apainketa
-Martxoak 8, ostirala:
12:00, elkarretaratze musikatua plazan
19:00, manifa plazatik abiatuta, ondoren Jaiki taldearen emanaldia eta irradaka
20:30, fronteniseko txapelketaren jaialdia UDAk antolatuta
-Martxoak 10, igandea:
12:00, “Aresko martxa”, Areskok antolatuta
BERGARA:
Martxoak 6, eguaztena:
20:00etan, Zabalotegin, zinekluba. 2019ko Zinegoak-en film laburrak: Anders, Vidi Ja Ti Nea, Devi, Malik, Oasis eta Nomeolvide.
Martxoak 7, eguena:
18:30ean, Klika, Emakumeok korrika, Korrika Batzordeak antolatuta. San Martin plazatik abiatuko da.
19:30ean, Aroztegi aretoan, Emakumien biharra erakusketaren irekiera.
Martxoak 8, egubakoitza:
24 orduko greba deialdia. Bizitzak erdigunera lelopean.
Martxoak 12, martitzena:
19:00etan, hitzaldia Irizar jauregian. Emakume eta antifrankista, zigor bikoitza: Saturrarango espetxea izenburuko hitzaldia. Antolatzailea: Korrika Batzordea.
Martxoak 13, eguaztena:
20:00etan Zabalotegin, zinekluba. Girls Rising.
Martxoak 17, domeka:
19:00etan, Seminarixoan, monologoak. Bakean dagoena bakean utzi.
Martxoak 27, eguaztena:
20:00etan, Zabalotegin, zinekluba. Girl.
OÑATI:
-Martxoak 1, ostirala:
21:00, Santa Marina Plazan, “Pankantaldia”
-Martxoak 3, igandea:
16:30 – 18:30, Lagun Lekun, Eltzian, Kafe Tertulixa, Nola Bizi ditugu Zaintzak
-Martxoak 4, astelehena:
12:00, Plazan, Pentsionisten Elkarretaratzea:”Emakume Pentsionisten Sorgin Salda”
-Martxoak 8, ostirala:
00:00, Etxaflero jaurtiketa, Plazan
08:00,Kazerolada
09:30-11:30, Eskulan Tailerra, Plazan
12:00, Kontzentrazioa Olakuan, Patotan
Manifestazioa, Plazan
14:00, Bazkari Autogestionatua(ekarri zure bazkaria), Plazan
16:00, Kafe baten bueltan, tertulixa: Zaintzak
19:00, Manifestazioa eta Ekitaldia, Plazan
- Eguraldiak ez badu laguntzen, Azokan eta Gaztelekuan
- Egunean zehar ateratzen dituzun argazkiak jaso nahiko genituzke!Bidali hona,mesedez onatikom8@gmail.com
-Martxoak,9, zapatua:
10:00, Plazan, Emakume Eskulangile eta Artisauen Azoka
14:30, Bazkaria, Gaztetxean
ANTZUOLA:
-Martxoak 8, ostirala:
10:00, Amantalei Planto! Kalejira soinujole eta txistulariekin herrian zehar.
10:30-11:00, Gosaria plazan (norberak ekarri behar du)
12:00, Elkarretaratzea plazan
14:00, Bazkari autogestionatua plazan
19:00, manifa
ARAMAIO:
Martxoak 6, eguaztena:
18:00, 20th century women pelikularen bueltan, kafe tertulia egingo dute, pelikularen aurkezpen txiki batekin eta Martxoaren 8aren gaineko azalpenekin.
18:30ean, filmaren emanaldia egingo dute, kultura etxeko aretoan.
Martxoak 8, egubakoitza:
10:30ean, plazatik abiatuta, herria girotuko dute; pankartak jarriko dituzte hainbat puntutan, txapak eta xingola moreak salduko dituzte eta, musika lagun, egunerako greba deia –zaintza greba, besteak beste– gogoraraziko diete herritarrei.
12:00etan, bilkura egingo da plazan, eta Aramaiorako prestatutako idatzia irakurriko dute antolatzaileek.
12:45ean, iturripoteoa egingo dute herriko hainbat iturri lotuz; kontsumo greba irudikatu nahi dute honekin, eta etxetik ekarritako edariak edo iturriko ura izango dira poteo honetan edango dituztenak.
14:00etan, bazkaria egingo dute Sastiñan, jan-edanak eta mahaitresnak bakoitzak eramanda; ez da aurrez izenik eman behar. Bazkalostean, bingoa egingo dute, eta musika eta tertulia ere izango dira.
19:30ean, berriz, kalejiran joango dira kultura etxetik plazara, trikitilariekin. Han, dantza emanaldia egingo dute, eta eguerdiko komunikatu bera irakurriko dute
Martxoak 9, zapatua:
14:00etan, Bazkaria egingo dute emakumeek Añai tabernan
21:00etan, Alanis filma emango dute kultura etxean.
ESKORIATZA:
-Martxoak 8, ostirala:
10:00, Gosaria (zeuk ekarri zeuk jan)
11:00, Kalejira prestatzeko tailerra
12:00, elkarretaratzea
14:30, Bazkaria plazan (zeuk ekarri zeuk jan)
16:30, Gatzbidean, gatzagako emakumeekin elkartu
18:00, Kalejira herriko kaleetan zehar
20:30, elkarretaratzea
21:00 Afaria pilotalekuan (zeuk ekarri zeuk jan)
ELGETA:
-Martxoaren 2tik 10era:
Argazki erakusketa.
-Martxoak 8, ostirala:
12:00, elkarretaratzea
19:00, elkarretaratzea
DEBA BARRENA:
SORALUZE:
-Martxoak 1, ostirala:
19:00, M8an zer egin? Gizonentzako jarraibideak, Plaza Zaharrean
-Martxoaren 4tik-16ra, “Ozen esan zan” erakusketa, Erakusketa gelan
-Martxoak 5, asteartea:
17:15, kotxe karabana eskualdetik, Erregetxetik abiatuta
-Martxoak 7, osteguna:
19:00, pintxo pote morea eta herri apainketa
22:00, Kalejira eta kazerolada, Plaza Berrian
-Martxoak 8,ostirala:
12:00, mobilizazio zaratatsua
14:00, Emakumeen bazkari autogestionatua, Plaza Zaharrean, ondoren kantaldia
16:00-18:00, jolasak eta serigrafia tailerra(kamiseta etxetik ekarri!!!)
19:00, Ekitaldia Plaza Zaharrean
EIBAR:
-Martxoak 8, ostirala:
00:00, elkarretaratze zaratatsua
08:00, Emakume* ikasleak ere greban gaude! lelopean martxa
10:30, Kaleak hartu
12:30, elkarretaratzea
13:00, pikete informatibo feministak
14:30, Topa eta bazkari autogestionatua (bakoitzak berea ekarriz)
17:00, Zaintza tailerra
18:30, irradaka dantza tailerra
20:00, manifa, ondoren ekitaldia eta akelarrea