Aldarrikapenei eusteko gertu

Amaia Zabala 2019ko ots. 9a, 10:00

Urtebete pasa da pentsiodunak 2018ko urtarrilaren 15ean lehen aldiz kalera atera zirenetik hona; euri edo eguzki, astelehenero elkartu dira milaka erretiratu. Bilbokoa eredu izaten ari da estatuan, baina Gipuzkoan bertan ere 25 herritan biltzen dira.

Pentsiodunen etengabetasunak politikarien agendan eta baita iritzi publikoan ere gaia bolo-bolo ibiltzea lortu du, baina zer da eskatzen dute, zehazki?

Alde batetik, pentsioak Kon-tsumo Prezioaren Indizearen arabera (KPI) igotzea eskatzen dute. Izan ere, Espainiako Go-bernuak 2018rako ezarritako %0,25eko igoera, legeak ezarri-tako gutxienekoa, "iraina eta huskeria" dela uste dute erreti-ratuek.

Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea ere eskatzen dute. Izan ere, Pentsiodunak Aurrera plataformak salatzen du Gipuzkoako pentsiodun gehie-nak pobreziaren mugatik behe-ra daudela –%57,34; 107.331 pen-tsiodun–; hau da, 1.080tik behe-ra. Gaineratzen du gehienak emakumeak direla –%70,86–; guztira, 76.062 emakume.

Horretaz gain, pentsioen erre-forma eta iraunkortasun fakto-rea bertan behera uztea eskatzen dute, eta baita pentsioak Esta-tuko Aurrekontu Orokorretan sartzea eta "diru publikoaren bidez" bermatzea.

Debagoieneko pentsiodunak

Gipuzkoako 25 herritan egiten dituzte elkarretaratzeak aste-lehenetan, eta horien artean sei eskualdekoak dira: Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Antzuola, hain zuzen. Eta Elgetan ere tarteka egin dituzte elkarretaratzeak. Ondorioz, hainbat dira mugi-mendu horrekin bat egin duten erretiratu debagoiendarrak; besteak beste, Pilar Etxaniz an-tzuolarra (65 urte), Pedro Martin Etxebarria aramaioarra (71 urte), Itziar Usandizaga bergararra (70 urte), Alberto Kabiketa arra-satearra (68 urte), Xabier Orre-gi oñatiarra (65 urte) eta Jasone Orbegozo eskoriatzarra (62 urte).

Protesten hasiera

Guztiek diote 2018ko Espainiako Enplegu ministro Fatima Bañe-zen gutunak lehertu zuela guz-tia. "Oso beteta geunden: 2008tik murrizketak, 2011n pentsioak izoztuta, eta, gainetik, 2018an %0,25eko igoera izango zela zioen gutun hau jasotzean, burla egi-ten ari zirela ikusi genuen. Bi-zitza gorantz doa eta gu eros ahalmena galtzen ari ginen; ondoren, bat egin genuen eta olatu hau etorri zen", dio Itziar Usandizagak, Duintasuna Elkar-teko kide eta Bergarako pentsio-dun eta erretiratuen batzarreko dinamizatzaileak.

Xabier Orregik, Oñatiko pen-tsiodun eta Duintasuna Elkar-teko kideak, gutun horren "tonua" azpimarratzen du: "Gutunak zioen zortea daukagula pentsioen sistema Espainiako Gobernuari esker mantentzen delako; hori ikusita, lehen pausoa eskutitzak Correos-eko egoitzara joan eta bueltan bidaltzea izan zen". Pilar Etxaniz pentsiodun antzuolarrak, berriz, "probokatzaile" hitzarekin definitzen du eskutitza.

Lorpen sozialak

Protesta horiek balio ahal izan duten eta lorpenak zein izan diren galdetuta, guztiak bat da-toz gizarteko lorpenak aipatzean. Alberto Kabiketa pentsiodun arrasatearrak, esaterako, aste-leheneroko asistentzia hori az-pimarratu du: "Eguraldi txarra edo ona egin, hor gaude beti, ideologia ezberdinetako emaku-me eta gizonak elkartzen gara bertan, eta batasun hori ikustea eta lortzea izugarria da. Pilar Etxaniz, Antzuolako Landatxo-pe erretiratuen eta pentsiodunen elkartekoa, haratago doa, eta botila erdi hutsik ez, erdi bete-ta ikusten duela dio: "Erretira-tuen irudia aldatzea lortu dugu, ez garela pasiboak, baizik akti-boak, eta antolatzen dakigula, ez gaituztela manipulatuko, gure eskubideak ezagutzen baititugu".

Pedro Martin Etxebarria pen-tsiodun aramaioarrak dio orain arte "ikasleak soilik" manifes-tatzen ziren irudia zuela gizar-teak, baina pentsiodunen mugi-menduari esker hori aldatu egin dela eta gizarteak ikusi duela erretiratuak ere "bastoi eta guz-ti" mugitu direla, eta hori "oso garrantzitsua" dela: "Bilboko elkarretaratzeak bereziki izu-garriak dira, sekulako indarra dago, mota askotako jendea ba-tzen da bertan eta guztiok bat eginda gaudela ikustea oso po-lita da. Nire ustez, gainera, eus-kaldunak beti izan gara elkarri laguntzekoak, eta auzolanaren kultura ere hor dago; hori ikus-ten da mobilizazio hauetan".

Itziar Usandizagak dio jendea-ren kontzientzian eragitea lortu dela: "Kazetarien eta politikarien agendan sartzea lortu dugu, baina ez hori bakarrik, baita herritarren elkarrizketetan ere. Orain, lagunekin kafea hartzean, pentsiodunen mugimenduaz hitz egiten da edo trenean zoazela aldamenekoari entzuten diozu; lehen, pentsaezina zen, eta hori lorpen handia da. Elkar babes-tu eta indartu egin gara". Ho-rretaz gain, Usandizagak gaine-ratu du "emakumeen ahalduntze prozesua" gertatu dela: "Etxe-koandre izan diren emakumeak lanak eta mantalak utzi eta beraien eskubideak aldarrika-tzera irten dira; hori izugarriz-ko aurrerapausoa izan da".

Lorpen txikiak

Aldarrikapenei esker "lorpen txiki" batzuk izan dituztela-eta "pozik" daude, nahiz eta guztiek argi duten ez dela nahikoa eta oraindik asko dagoela lortzeko. Bestalde, guztiak bat datoz gau-za batean: mobilizatu izan ez balira, ez zituztela "lorpen txiki" horiek izango.

"Alargunei igoera bat egitea, pentsio baxuak %3 igotzea, ja-sangarritasun faktorea 2023ra atzeratzea eta pentsio orokorra %1,6 2019an eta %1,7 2018an igotzea lortu dugu, eta badira lorpenak, baina ez da nahikoa; azken igoera horrek, esaterako, %40ri soilik eragiten dio eta alargunen pentsioaren igoerak %16ri, oso baldintza gogorrak jarri baitituzte. Beraz, ez da nahikoa". Bestalde, Kabiketaren ustez, lehentasuna du Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Ber-matzeko Errentaren lege propioa ezartzeak, "pentsiodun gehiagok onurak izan ditzaten".

Emakumeak, "kaltetuenak"

Sei pentsiodunak bat datoz bes-te gauza batean: orokorrean, emakumeen egoera okerragoa dela. Honela azaldu du Pilar Etxanizek: "Emakume askok kobratu gabe egin dute lan, etxe-ko lanetan; beraz, ez dute koti-zatu. Gizartearentzat egin dute lan, eta orain, zahartzean, po-break dira; gizartea zorretan dago beraiekin. Gainera, ema-kumeak gero eta urte gehiago bizi dira eta gero eta mendeko-tasun gehiago dituzte; zahartze duina merezi dute. Beraz, hauen gutxiengo pentsioak igotzeak lehentasuna du".

Pedro Martin Etxebarriak dio, esaterako, emazteak berak bai-no urte gehiago egin zituela lan, 45 urte, zehazki, eta berak baino pentsio baxuagoa duela: 800 euro."Gizarte Segurantzari ordaintzen zitzaiona ez zen boluntarioa, enpresak finkatzen zuena baizik, eta, ondorioz, oso zahartzaro txarra ari dira pasatzen asko; batez ere, emakumeak".

Jasone Orbegozo, Eskoriatza-ko Olazar erretiratuen eta pen-tsiodunen elkartekoa, berriz, alarguna da, eta argi du alargun pentsioa soilik izango balu, hi-lean 580 euro, ezinezkoa izango zitzaiola beste inongo laguntza-rik gabe bizi izatea: "Zorionez, nik Ederlan kooperatiban egiten nuen lan, eta kotizatu egin nuen; beraz, erretiroan, alarguntasu-narekin eta kooperatibako alar-guntzarekin, eta abarrekin, denarekin, kopuru polita geratu zait. Eskerrak". Gaineratu du Euskal Herrian, zorionez, gai-nontzeko komunitateekin alde-ratuta orokorrean egoera "hobea" dela, nahiz eta "egoera larrian" daudenak ere badiren.

Pentsiodunak Aurrera plata-formaren esanetan, Gipuzkoan alarguntza pentsioa 43.751 lagu-nek jasotzen dute eta horietatik %84,78k, 37.093 lagunek, 1.080 euro azpitik kobratzen dute.

Itziar Usandizagak genero arrakala ere izan du hizpide; izan ere, emakumezkoen pen-tsioa gizonezkoena baino %40 baxuagoa dela jakinarazi du. Horren harira, Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten dutela gaineratu du eta, bide batez, pentsiodunei herriko ekintzetan parte hartzeko dei egin die.

Borroka solidarioa

Sei pentsiodun horiek onartzen dute beraien egoera "ona" dela, gehiengoarekin alderatuta, bai-na borroka hori "oso solidarioa" dela eta gizarte osoaren onura-ren alde ari direla azpimarratzen dute, bai oraingoentzat, eta bai-ta etorkizunekoentzat ere. Xabier Usandizagak, adibidez, 17 urte eta erdi egin zituen kartzelan, eta, ondorioz, urte gutxian ko-tizatu zuen eta pentsio minimoa geratu zaio,700 euro. Baina berak hori "argi" zuen, eta "borroka" hau beragatik ez, baizik eta gi-zartearengatik egiten duela dio.

Etorkizunari begira

Sei protagonistek argi dute mo-bilizazioekin jarraituko dutela, oraindik "asko" dutelako lortze-ko, eta, gainera, gehiengoa bai-korra da. Xabier Orregik gaine-ratu du dirua badagoela gutxien-go pentsioa 1.080ra igotzeko; Gobernuaren borondate eta lehentasuna dela kontua. Gipuz-koako Helduen Elkarteen pla-taformaren esanetan, Espainiak Greziak, Frantziak, Italiak eta Portugalek baino 46.000 milioi euro gutxiago bideratzen du pentsioetara.

Pilar Etxaniz ere bat dator Orre-girekin, eta Gobernuak pertso-nen ongizatera edo garapen ekonomikora dirua nora bide-ratu nahi duten erabakitzean dagoela "gakoa" dio: "Eskuineko indarrak boterea hartzen ari dira eta begiak zabalik izan behar ditugu, horren aurrean oso ga-rrantzitsua dugu bat eginda egotea. Mugimendu plurala gara eta batzen gaituzten aldarrika-penei lehentasuna emanez egin behar dugu aurrera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak