Bi ibilgailuren arteko istripua izan da Oñatin

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 8a, 12:23

GI-2630 errepidean, Ezpeleta lantegiaren parean, bi ibilgailuk talka egin dute 11:35 inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez zauritu bat izan da eta Debagoieneko Ospitalera eroan dute.

Auto baten eta furgoneta baten arteko istripua izan da, eta errepidea garbitzen dihardute. Hala ere, ez dagoela zirkulazio arazorik adierazi dute Ertzaintzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak