Errepideen egoera eguneratua

Julen Iriondo 2019ko ots. 2a, 08:38
Kurtzeta mendatea, artxiboko irudi batean.

Astebururako iragarritako eguraldi baldintzak kontuan izanda, arreta berezia beharko da errepideetan, autoa hartu beharra izanez gero, elurragatik, besteak beste. Hona hemen, errepideen egoera eguneratua.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur hotz egingo du eta egunaren lehenengo partean elur-kota jaitsi eta arratsalde-gau partean 400 metro inguruan egongo da, ekaitz-guneetan are beherago. Egunaren hasieran prezipitazioa ugari eta ia etengabe egingo du, arratsaldetik aurrera ez du hain sarri egingo eta aterrune batzuk espero dira. Isurialde atlantikoan ekaitzak jo eta txingorra botako du. Neguko giroaz gain, ipar-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da, bolada oso gogorrekin nonahi. Tenperatura maximoak 4 eta 9 gradu artean geratuko dira.

Erlazionatuak

Euri asko eta elurra asteburuan

Mirari Altube Arrese 2019 ots 01 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak