Euri asko eta elurra asteburuan

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 1a, 14:54

Kurtzebarri mendi tontorra elurtuta.

Egubakoitzetik domekara bitartean elurra egingo duela iragarri du Euskalmetek. Gaur, otsailak 1, abisu horia eman du 21:00etan hasita, eta bihartik domeka eguerdira bitartean laranja, elur mailak behera egingo duelako.

Elur-maila gaur gauean jaitsi egingo dela jakinarazi du Euskalmetek, 1.000 metro ingurutik 700-800 metro ingurura, eta noizbehinka beherago, ekaitz-guneetan. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan daitezkeela eta txingorra bota dezakeela gau partean gaineratu du.

Elurra behera

Zapatuan, ostera, elur elur-maila 400 metrora jaitsiko da goizean, eta horregatik alerta laranja eman dute. Ekaitz-guneetan maila hori beherago ere izan daitekeela diote. Zaparradak ugariagoak izango dira goiz partean, eta zenbait lekutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezkeela jakinarazi dute.

Domekan jarraitu egingo du alerta laranjak, eta elur maila 300 eta 500 metro artean egongo da; gauean 600 metro ingurura igoko da. Arratsalde partera atertzera joko duela aipatu du Euskalmetek.

Ibaien egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren alerta fasea iragarri du Kantauri arroan zapatu gauerdian hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak