'Ekian' jaio da, Euskadiko eguzki-energia parke handiena

Amaia Zabala 2019ko urt. 31a, 14:56
Jon Berbel, Krean taldeko zuzendari nagusia.
Eguzkitik eratorritako Euskadiko energia-sorkuntza elektrikoko potentzia bikoiztuko du plantak horrek.
Mondragon Korporazioko Krean taldeak eta EVEk (Energiaren Euskal Erakundeak) Ekian proiektua aurkeztu zuten astelehenean Gasteizko Europa jauregian. Ekian proiektua Euskadiko eguzki-parke fotovoltaiko handiena izango da eta eguzkitik eratorritako Euskadiko energia-sorkuntza elektrikoko potentzia bikoiztuko du bere 24 megawattei esker. Pauso handi bat izango da, gainera, Eusko Jaurlaritzak 2030erako energia berriztagarriaren inguruan ezarriak dituen lorpenen bidean.
 
Ekian eguzki-parkea Erribera Beitiko (Araba) Arasur industrialdean eta plataforma logistikoan kokatuta egongo da eta, guztira, enpresek 24 milioi euroko inbertsio globala bideratuko dute eguzki-parkea instalatu eta martxan jartzeko.
 
Etorkizunean euskal enpresa gehiagok proiektuarekin bat egitea dute helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak