Debagoieneko EH Bilduk neurri ''ausartagoak'' eskatu ditu hondakinen arazoari aurre egiteko

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 30a, 14:34

Joan den astean hondakinen bilketaren inguruan Mankomunitateko ordezkariek esandakoen harira, euren iritzia azaldu gura izan duten Debagoieneko EH Bilduko kideek. Besteak beste, diote Mankomunitateak hiru urtetan ez duela ezer ere egin konpostatzea bultzatzeko, eta herrian konpostatzea dela merkeena eta emankorrena. Gaineratzen dute ez dela "justua" gaizki sailkatzearen errua atzerritik etorri direnei egoztea eta neurri "ausartagoak" eskatu dituzte arazoari aurre egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak