Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetako hogei talde elkartuko dira, guztira 320 ikasle inguru: Arizmendi ikastolako bost talde (Eskoriatza eta Arrasate); Mariaren Lagundiako (Bergara) hiru talde; Axular (Donostia), El Regato (Barakaldo), Urkide (Gasteiz) eta Jesus Maria ikastetxeetatik bi (Bilbo); eta Trueba (Bilbo), Egibide (Gasteiz), Elburgo (Araba) eta Zuazolako (Oñati) talde bana.
Mondragon Taldeak, Innobasquek, Scientia Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua dago lehen edizio hau eta antolakuntza lanetan Ulma Taldeak, Ikerlanek, Mondragon Unibertsitateak eta Ausolanek jardun dute. Irekiera ekitaldira, 09:15ean, hainbat agintari eta ordezkari politiko gerturatuko dira, besteak beste, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua; Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioko presidentea; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Manu Salaberria, Innobasqueko presidentea; eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea.
First Lego Leaguerako sailkagarria
FIRST LEGO League nazioarteko heziketa programatik eratorritako lehiaketa da microFLL Mondragon-Innobasque, eta gazteak zientzia eta teknologiaren arlora hurbiltzea du helburu. Zapatuko ekitaldian sailkatzen diren taldeek Euskadi mailako FIRST LEGO League-an hartuko dute parte; hori Gasteizko Europa Jauregian jokatuko da otsailaren 16an.
Bergarako Mariaren Lagundiko kideak zapatuko lehiaketa prestatzen dihardute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak