'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlana, Bilboko Arriaga Antzokian ikusteko aukera

Goiena Kluba 2019ko urt. 15a, 17:00

Urtarrilaren 26an, 19:30ean, eskainiko du Arrasateko Doke Antzerki Taldeak emanaldia Bilbon. Urtarrilaren 23ra bitartean izena ematen duten lehen bost pertsonek bertara joateko autobusa eta antzezlana ikusteko sarrera eskuratuko dute.

Zozketan parte hartzeko:

E-postaz: kluba@goiena.eus

WhatsApp: Kluba [Doke] [bazkide zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Irratia: irratia@goiena.eus edo 943 25 05 05 telefono zenbakira deituz.

Dena den, Bilbora antzezlana ikustera joan nahi duten gainontzekoentzat ere autobusa doakoa izango da. Aurrez baina, plazak mugatuak izango direlako, lekua erreserbatu beharko da 665 11 85 72 telefono zenbakira deituta. Hori bai, kasu horretan norberak erosi beharko du sarrera takilan edo interneten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak