Badator microFLL Mondragon-Innobasque-ren lehen edizioa

Maialen Regueiro 2019ko urt. 11a, 12:07

Urtarrilaren 19an izango da microFLL Mondragon-Innobasque-ren lehen edizioa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Taldekako ikasketa esperientzia izango da, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatuko dituena.

Hogei taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik eta kontuan izanik gehienez 16 pertsonetako taldeak osatu daitezkeela torneoaren egunean, 320 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak. Talde parte-hartzaileek urtebetez espazioan nola bizi daitekeen erakutsiko dute, kolonizazio hau arrakastaz aurrera eraman ahal izateko soluzio berritzaileak emanez. Bestalde, robotaren jokoak bertaratutakoak dibertituko dira jenio txikien asmakizunekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak