Hirugarren eta laugarren sariek dirua utzi dute Bergaran eta Arrasaten

Mireia Bikuña 2018ko abenduaren 22a

Miren Idigoras, Ikasle liburu-dendako arduraduna.

04.211 eta 67.774 zenbakiak izan dira saria ekarri dutenak, Debagoienera. Bergarako saria Ikasle liburu-dendak banatu du, eta Arrasatekoa, Santa Marinako Monterrei tabernan.

Arrasaten dezimo bakarra saldu da. Irabazleak 20.000 euroko saria irabazi du. Monterrei tabernako ugazaba Eugenio Lopezek ez daki eroslea arrasatearra edo kanpotarra den. "Tabernako makinan atera zuen dezimoa, eta ez dakit esaten nongotarra den. Hori bai, 20.000 euroko saria lortu du".

Bestalde, Bergarako Ikasle liburu-dendak, dezimo bakoitzeko, 50.000 euroko saria banatu du. "Oraindik ez digute esan zenbat dezimo saldu ditugun", dio dendako arduradun Miren Idigorasek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak