San Silvestre proben aurretik, abenduaren 26an (17:30), San Esteban krosa egingo dute. Aurten, gainera, korrika mozorrotuta egiteko animatu gura ditu herritarrak Udaleko Kirol Sailak.
Hilaren 31n, berriz, goizean (12:00) Musakolan eta Bergaran –mendi lasterketa formatuan– egingo dituzte lasterketak –Eskoriatzan gaztetxoendako probak egingo dituzte goizean–. Arratsaldean, berriz, izango dira Oñatiko 2018 Ixa 2019 San Silvestre lasterketa (16:00etan gaztetxoak, 16:30 nagusiak), Eskoriatzako Silbestradie, Manuel Muñoz Milia (17:25ean brindisa) eta Aretxabaletako San Silvestre proba (16:45 gaztetxoak, 17:00 nagusiak).