Gabonetako Kirol hitzorduak Debagoienean

Jarraian Debagoienean, Gabonetan, egongo diren kirol hitzorduen zerrenda. Oharra: Oraingo asteburuan taldeek ligan jokatuko dituzten ohiko jardunaldiak ez daude zerrendan. 

  • Abenduak 22, 12:00etan Zaldibarren, Santamas jaien barruan, herri kirolak.

  • Abenduak 22, 18:00, Santamasetako pilota jaialdia, Eskuz Binakako Txapelketa: Bengoetxea VI.a eta Imaz Ezkurdiaren eta Galarzaren kontra.

  • Abenduak 26, 17:30. Antzuolan, San Esteban Krosa.

  • Abenduak 26, Arrasaten, Iturripen Hirunako saskibaloi torneoa, Ointxe!-rena. 10:00etatik 14:00etara.

  • Abenduak 27, Bergarako Udal pilotalekuan. Hirunako saskibaloi txapelketa (10:00-14:00) eta (16:00-20:00).

  • Abenduaren 27tik 29ra, Aretxabaletako Ibarran. Ointxe!-ren saskibaloi kanpusa.

  • Abenduak 27, Emakumezkoen Gabonetako Torneoa, kategoria txikiak, Mojategin.

  • Abenduak 28, Mojategi. 10:00. Emakumezkoen Gabonetako Futbol Torneoa: Debagoieneko selekzioa, Eibar eta Reala.
  • Abenduak 27-28, Oñatin, Euskal preso eta iheslarien lagunek antolatuta areto futboleko Gabonetako Txapelketa. Finala 28an, 20:00etan Zubikoan.

  • Abenduak 28-29, Oñati, Gabonetako Koadrilen Arteko saskibaloi txapelketa. Finalak 29 goizean.

  • Abenduak 29, 09:00. Arrasaten, Mojategin. Txelisen omenezko Futbol torneoa. Finalak 13:30.

  • Abenduak 29 eta 30. Bergarako Labegaraietan, Gabonetako infantilen saskibaloi txapelketa (09:00-13:00).

  • Abenduak 30. Bergaran, Gabon Sariko pilota txapelketako finalak. (17:00). 16:00etan 'Barrutan' jokatuko dute.

  • Abenduak 31, Aramaion, Debagoieneko Pilota Kopako finalak (Partiduak 29an eta 30ean jokatuko dituzte, bailarako hainbat pilotalekutan).

  • Abenduak 31, Arrasaten. Iturripen, Gabonetako Eskubaloi Txapelketa, gazteei zuzendutakoa.

  • Abenduak 31, Bergaran. 12:00. San Silvestre Trail mendi lasterketa.

  • Abenduak 31, Arrasaten. 12:00 San Silvestre lasterketa Musakolan.

  • Abenduak 31, Aretxabaletan. 17:00. San Silvestre lasterketa.

  • Abenduak 31, Eskoriatzan. Silbestradie, Manuel Muñoz milia. 17:25 brindisa.

  • Abenduak 31, Oñatin. 2018 ixa 2019 San silvestrea.

  • Urtarrilaren 3, Eskoriatzan. 19:00. Kirol egokituko saskibaloi erakustaldia.

  • Urtarrilak 3, Eskoriatzan ‘Pilota berpiztuz’ ekimena. 15:00-19:00.

  • Urtarrilaren 2tik 5era, Eskoriatzan. Saskibaloi kanpusa.

  • Urtarrilaren 5ean, 10:30, Bergarako Gabonetako gazte mailako futbol txapelketa. Sari banaketa ekitaldia 12:30ean.

  • Urtarrilak 6, 7 eta 8, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian, Bixente Etxeandia torneoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.