Gipuzkoako 64 liburu-dendatan (Arrasaten eta Bergaran denda banatan eta Oñatin lautan) jarri dituzte bonuak salgai liburuak, diskoak eta DVDak erosteko; euskarazko produktuendako 3.542 bonu, eta 5.312 beste hizkuntzetakoak erosteko. Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko hobaria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan, eta bestelako hizkuntzetako bonoak, berriz, 8 eurokoa. Horiek, urtarrilaren 15a arte erabili ahal izango dira erositako leku berean.
Kultur ondasunak eskuratzen heritarrei laguntzea eta kultur sektoreko enpresak indartzea dela ekimen honen helburua adierazi du Kultura diputatu Denis Itxasok.