Euskal itzultzaile automatiko berria abian

Maialen Regueiro 2018ko aza. 29a, 10:18

MondragonLingua, ISEA, Elhuyar, Vicomtech, EHUko Ixa taldea eta Ametzagaiñaren arteko elkarlanaren emaitza da Modela (www.modela.eus), adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatiko berria. 

Itzulpen automatikoa

Euskarak lortu du mundu eleaniztunean tokia egitea, eta jauzi kualitatibo handia ekarri du Modela-k. Orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira.

Euskera zabaltzeko aukera

Tresna honek, euskara zabaltzeko aukera emango du, eta Euskal Herriko enpresen eleaniztasunean eragingo du. Elhuyar zein Mondragon Linguako arduradunek diote “euskaraz bizi nahi duten pertsona eta erakundeetan ere eragin handia izango du; itzulpenen kalitateari esker, eguneroko komunikazioa (enpresen barne-komunikazioa, blogak, etab.) euskara hutsean bideratu ahal izango da”. Bide batez, tresna honi esker, erakundeetan euskararen idatzizko erabilera handitu eta normalizatuko da, eta enpresek kalitateko tresna bat izango dute euskaraz komunikatzeko gai ez direnentzat. Modu horretara, erakunde barneko komunikazioa bermatuko da, bakoitzari bere hizkuntzan komunikatzeko aukera ematearekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak