Mugikortasun jasangarria ardatz duen Go Mobility azoka abian

Goiena 2018ko azaroaren 28a

Go Mobility azoka ospatzen ari dira Irungo Ficoban. Elektromugikortasunaren alorreko 70 erakusketa eta 1.500 bisitari profesional bilduko dituen azoka hain zuzen.

Go Mobility Europa hegoaldean etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren alorrean egiten den lehen azoka da eta esparru honetan lanean ari diren langile eta enpresei zuzendua dago.

Eskarmentu handiko industria berritzaileak, enpresa erreferente ugari eta Europa mailan aintzat hartutako lanbide heziketako zentro eta unibertsitateak daudelako izan da hautatua Euskadi azoka honetarako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz estrategiaren barruan abian jarri duen Mubil estrategiaren barruan kokatzen da azoka hau eta Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, eman dio irekiera.

Etortzekoak diren bisitarien artean, gehienak Gipuzkoakoak eta Euskadikoak dira, baina estatuan ere oihartzuna izan du deialdiak, ia autonomi erkidego guztietatik jaso baitira izen emateak. Atzerriko bisitariei dagokienez, gehienak Frantziatik etorri dira, baina baita Alemania, Txile, India, Israel, Italia, Portugal eta Erresuma Batutik ere.

Azokako programaren osagarri moduan elektromugikortasunarekin lotutako ekitaldiak antolatu dituzte. Batetik, adituen hitzaldiak eta bestetik munduko bederatzi herrialdeetako ordezkarien testigantzak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak