Munduan bi milioi erabiltzaile baino gehiago ditu Mastodonek, eta sare sozial ezagunenekin alderatuta abantaila nabrmenak ditu erabiltzaileentzat; batez hizkuntza komunitate txikientzat.
Sare sozial zentralizatuetan enpresa horien erabakien araberakoa da hizkuntza, eta azken urteotako atzerapausoak nabarmenak dira: Twitterren esaterako interfaze berritik euskara kendu dute eta Googlek iragarkiak euskaraz jartzea debekatu du,
Mastodon software librea denez, sare deszentralizatua da; horregatik, datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza komunitatea bakoitzaren esku daude. Eta datuak ustiatzen ez direnez, ez dago publizitaterik.
Mastodon.eus-ek bi berezitasun nagusi ditu: euskarazko instantzia dela eta Interneteko euskal komunitateak sortu duela komunitatearentzat.
PuntuEUS eta Azkue Fundazioen, Dinahosting, Laborategia 2.0 eta Iametza enpresen, Talaios kooperatibaren eta Librezaleko aktibisten elkarlanetik jaio da.
Mastodon.eus euskaldunak batu eta munduarekin harremanetan jarri nahi dituen sare sozial librea da eta milaka instantzia daude bertan, beraz, animatu zaitez probatzera, ziur gustatuko zaizula. Argibideak gura izanez gero hemen eta izena emateko sartu barrura.