'Gerra etxe atarian' erreportaje berezia, Goiena telebistan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 21a, 14:16

Zazpi hilabetez egon zen 1936ko frontea geldi Elgeta inguruan. Erdi erdian harrapatu zituen hainbat eta hainbat familia. Orduan ume ziren sei lagunen testigantzekin osatu du erreportajea Goienak.

Gerra bizi izandako gizon-emakumeen testigantzak jasotzen ditu Goiena telebistak bihar estreinatuko duen 'Gerra etxe atarian' izeneko erreportajeak. Umeak ziren 1936ko udazkenean Olatza baserriko Luzio Garai, Zabaleta baserriko Ana Mari eta Eugeni Alberdi, okindegiko Arantxa Arantzeta, Agarre Goikoa baserriko Jose Mari Arantzabal eta Galarraga baserriko Julian Azkarate.

Beste askok moduan gehienek ihes egin behar izan zuten, eta bueltan suntsitutako herria eta apurtutako etxeak aurkitu zituzten. Egoera hura eta gerra ostean etorri zen errepresioa nola bizi izan zituzten kontatzen dute Gerra etxe atarian izeneko dokumentalean. Ikuspegi historikoa Eibarko historialari eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Jesus Gutierrezek eskaintzen du.

Orduko Elgeta ezagutzeko aukera emango duten artxibo irudiak, egunkarietako azalak eta elgetarrek urtero egiten den errekreazioko irudiek janzten dituzte sei protagonisten testigantzak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak