Atzo Sarasuaren heriotzaren berri izan zuenean "tristura galanta hartu nuen" adierazi du, izan ere "dagoeneko hil den bigarren ikaslea da Sarasua; lehenengoa Felix Iñurrategi izan zen".
Hileta larunbatean, Itsasun
Aitor Sarasuaren aldeko hileta elizkizuna Itsasun burutuko da larunbatean. Dena den, gaur arratsaldean eta bihar, adiskideak etxean hartuko dituztela adierazi du familiak.
