Bertsolaria, bertso eskolako irakaslea, eragilea, gai-jartzailea... horretan eta beste hainbat kontutan jardun zuen. Almen ikastolako bertso-eskola aitzindarian hasi zen bertsotan, 7 urte ingururekin, Jon anaiaren eta lagunen artean. Bertsozaletasunari eutsi zion Arrasateko AEDko bertso-eskolako lagunartean. Eta gero gazteen artean sustatzaile lanetan jardun zuen.
Bertso jarri musikatuekin diskoa kaleratu zuen 1995ean, Jon Sarasua anaiarekin bateraː Fauna txiki bat bertso berritan (Elkar).
Lapurdira bizitzera joandakoan bertso-irakasle izan zen lehenengo, eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkartean sartu zen. Bertsozale Elkarteko eragile lanetan ere jardun zuen.
Maddi Sarasua alabak hartu dio lekukoa bertso jardunean.