Egindako ikerketaren bidez egiaztatu ahal izan da, iruzurra burutzen dutenak "formula jakin bat erabiltzen dute". Lehen fase batean,"hautatutako enpresako arduradun baten posta elektronikora sartzea lortzen dute phising teknikaren bidez". Behin hori eginda, "biktimaren postaren jarraipena egiten dute, ordainketetan fokoa jarriz". Hala, pertsona horren identitatea lortu eta "ordainketa horiek kontu desberdinetara desbideratzeko agindua ematen dute". Hori gutxi balitz, "bankuko kontuaren kodea eta horren antolakuntza jakin dezakete, identitate hori usurpatu eta dirua euren kontuetara transferitzeko agindua emateko aukera dutelarik".