Aretxabaletako eta Eskoriatzako 240 gaztek hartuko dute parte 'Mingainak Dantzan' ekimenean

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko aza. 8a, 14:43

Almeneko eta Kurtzebarriko gazteak 2016ko mintzodromoan.

Azaroaren 9an egingo da Mingainak Dantzan ekimena Mondragon Unibertsitateko Aretxabaleta campusean. Bertan Kurtzebarri eskolako eta Almeneko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek hartuko dute parte. Egunerokotasunean gazteek euskararekin duten erlazioa aztertzea eta honen inguruan hausnartzea helburu du ekimenak.

2016an egin zen Gazte Mintzodromoak ekimenaren jarraipena da Mingainak Dantzan. Antolatzaileek azaldu dutenez, egunerokotasuneko gai ezberdinei buruz hitz egingo dute gazteek, betiere euskara abiapuntutzat hartuta: musika, asteburuak, kultura, kirola, gaurkotasuna, sare sozialak... 

Goizean zehar, kirolean, musikan eta antzerkian ezagunak diren hiru lagunek egingo dizkiete galderak gazteei eta hamar bat dinamizatzaileren laguntzarekin gai horien inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dute.

Zozketa

Mingainak Dantzan ekimenak sareetan ere oihartzuna izatea nahi dute antolatzaileek. Abenduaren 3ra bitartean Instagramen #MingainakDantzan traolarekin argazkia igo eta @MingainakDantzan kontua jarraitzen dutenen artean bluetooth bozgorailu bat zozketatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak