Almeneko eta Kurtzebarriko gazteek 'mingainak euskaraz dantzatzeko' mintzodromoa egin dute

Ander Larrañaga 2016ko abe. 2a, 15:51

Almen eta Kurtzebarriko ikasleak, mintzodromoan.

Euskararen Nazioarteko Eguna da bihar, eta hori ospatzeko, Almeneko eta Kurtzebarriko DBH 3 eta 4. Mailako 220 ikasle inguru bildu dira Mintzodromo baten bueltan, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean. Mintzodromoaren helburua, euren artean euskaraz berba egitea izan da askotariko gaiak ardatz hartuta.

Talde desberdinetan banatuta, eta bi ikastetxeetako ikasleak nahastuta, musikaz, sare sozialez, aktualitateaz eta euren asteburuez hitz egin dute, dinamizatzaile batzuen laguntzaz. Motzean, eurek euskara egunerokoan nola bizi duten aztertu eta partekatu dute.

Errealitate desberdina

D ereduan ikasitakoak dira mintzodromoan izan diren ikasle guztiak. Aldiz, teorian, euskaraz bizi diren arren, errealitatea beste modu batekoa dela onartu dute horietako askok: ikasgeletatik kanpo gaztelaniaz egiten dute berba eta erdarazko produktuak –musika, telebista, irratia– kontsumitzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak