Martxan dago gripearen aurkako txertaketa kanpaina

Eneko Azurmendi 2018ko urr. 31a, 11:51

Osakidetzak adierazi du txertoa dela prebentzio-neurri nagusia, "segurua eta eraginkorra" dela iritzita. Urriaren 24az geroztik dago martxan kanpaina.

Martxan da 2018ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Osakidetzak adierazi duenez, gripea "gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra, eta edonor erasan dezake". Gehienetan onbera izan arren, "arazo larriak" sortu diezaieke gaixotasun kronikoak dituztenei. Horregatik, ohartarazi du txertoa dela prebentzio-neurri nagusia, "segurua eta eraginkorra" dela iritzita.

Kanpaina honako hauei zuzenduta dago, nagusiki, "arriskutaldeak" direlako: 65 urte baino gehiago dituztenak; gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...; haurdun dauden emakumeak eta profesional sanitarioak.

Horrez gain, prebentzio neurri modura, ohar batzuk helarazi nahi izan ditu Osakidetzak, hala nola erabiltzeko eta botatzeko paperezko zapiak erabiltzea; eztula edo doministiku egitean ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzea sarri.

Zer egin txertoa hartzeko?

Txertoa hartu ahal izateko, 65 urteko edo gehiagoko pertsonek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun dauden emakumeek ohiko osasun-zentrora osasuntxartelarekin joan besterik ez dute. Hala ere, Osakidetzak ohartarazi du aurretik telefonoz deitzea komeni dela, txertaketaordutegien berri izateko, eta malguak eta kanpainara egokituak izango diren jakiteko.

Debagoieneko anbulatorio guztietan dago aukera txertoa hartzeko; beraz, nork bere anbulatoriora deitu beharko du aipatutako informazioa jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak