40 lagunen txistu eta dabolinen hotsek piztu dute Aretxabaleta

Jokin Etxebarria 2018ko urr. 27a, 16:02
40 txistulari elkartu dira Aretxabaletan

Leintz Bailarako IX. Txistulari Eguna ospatu dute gaur Aretxabaletan. Bailaratik, Soraluzetik eta Arabatik etorritako 40 lagun ibili dira txistu eta danbolin hotsez kaleak alaitzen.

Euria, hotza kalean zion Hertzainak taldearen kantuak. Leintz bailarako txistulariek ez dituzte horrelako doinurik jo, baina euriari eta hotzari aurre egin diete euren eguna modurik alaienean ospatzeko. Aurtengoa bederatzigarren ekitaldia izan da. Aretxabaletak hartu dio Eskoriatzari lekukoa eta datorren urtean Arrasaten ospatuko dute eguna.

Goizeko 10:30ak jota hasi dira Aretxabaletako kaleak alaitzen txistulariak. Herrikoak, Gatzagakoak, Arrasatekoak, Eskoriatzakoak, Soraluzekoak eta oñatiar batzuk elkartu dira. Baita Arabatik etorritako hainbat ere. Guztira 40 lagun izan dira txistu eta danbolinarekin kaleak soinuz betetzen ibili direnak.

Kalejiran bazterrak pizten ibili eta gero,  salda beroarekin barrenak berotu eta 13:00tan alardea egin dute herriko plazan guztiek batera.  Uratz-alde elkarteko lagunek bazkari ederra prestatu diete guztiei eta bazkal-ondoko kantu giroarekin eztarriak urratuz eman diote amaiera bilkurari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak