Erraustegia gelditzeko eskatuko dute zapatuan, Donostian egingo den manifestazioan

Maialen Regueiro 2018ko urr. 24a, 09:43
Atzo Donostian egindako aurkezpena

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, eta “No +Precariedad”-ek, urriak 27, larunbata arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Mendeurren plazatik abiatuta, ERRAUSTEGIA GELDITU! lemapean manifestazio baterako deia zabaldu diete herritar guztiei. 

Manifestazio honen helburua Gipuzkoako erraustegia gelditzeko eskatzea da. Izan ere, Gipuzkoako erraustegiko lanak gelditu, eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko arrazoi asko eta anitzak daude. Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea... 

Azken urte honetan eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …) atzerriko herrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte, eta estatu mailan beste 4.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak