Abisu horia 21:00etara arte, euria dela eta

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urr. 13a, 12:58

Eguraldiak apurka txarrera egingo du datozen orduetan, eta euria dela eta abisu horia iragarri du Euskalmetek.

Euriagatik, gaurko abisu horia iragarri dute metereologia zerbitzuek, eta batez ere Gipuzkoako barnealdean eta ekialdean pilatuko da litro gehien.

Euskalmeten abisua:

Abisu Horia prezipitazio handiagatik 06:00etatik 21:00etara. Ordubetean 15 l/m² ur baino gehiago pila daiteke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki ekialdean. Baliteke Kantauri isurialdean zaparradak ugariak eta iraunkorrak izatea, bereziki ekialdean. Bizkaian 20-40 l/m² ur pila daiteke, 30-50 l/m² ur Gipuzkoan eta ezin da baztertu, Gipuzkoa ekialdeko zenbait puntutan 60 l/m² ur baino gehiago pilatzea. Bestalde, Araban 20-30 l/m² ur pila daiteke, bereziki ekialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak