Banatu ditugu Udako Argazki Lehiaketako sariak!

Goiena 2018ko urriaren 12a

Hiru saridunak.

Iosune Kortabarriak, Itziar Arrizabalagak eta Maria Aginagaldek dagoeneko jaso dituzte sariak, lehiaketako laguntzaileen eskutik.

Iosune Kortabarriak, Antelope Canyon (Arizona) argazkiarekin, lehen saria irabazi du –Redmi 5 Plus smartphonea, Eroski Arrasateren eskutik–.

Itziar Arrizabalagak, Ur azpian jendetza argazkiarekin, bigarren saria eskuratu du– Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako otordua–.

Maria Aginagaldek, Turkia argazkiarekin, Publikoaren Saria irabazi du –Zumaiako Zelai talasoterapian bi pertsonarendako spa zirkuitua eta asteburuko menua, Arrasate Bidaiei esker–.

Zorionak guztioi eta hurrengo urtera arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak