SARIAK
-
1. saria: Redmi 5 plus smartphonea, Eroski Arrasateri esker.
-
2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afaria edo bazkaria.
-
Publikoaren saria: Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarendako zirkuitu termala eta Zelai menua, Arrasate bidaiei esker.
Lehen bi sariak aukeratzeko epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
Hirugarrena publikoaren saria izango da eta bozketa bidez hautatuko da. Irailaren 24tik 30era zabalduko da Publikoaren Saria aukeratzeko epea.
Hiru argazki irabazleak zeintzuk diren urriaren 5ean jakinaraziko da, Goiena paperean.