14. Udako Argazkien lehiaketak baditu irabazleak

Goiena 2018ko urr. 5a, 11:15

2018ko hiru argazki irabazleak.

Epaimahaiak jaso diren argazki guztien artean bi aukeratu ditu lehenengo eta bigarren sariak jasotzeko; Iosune Kortabarriaren Antelope Canyon (Arizona) eta Itziar Arrizabalagaren Ur azpian jendetza. Bestalde, debagoiendarrek beraien botoekin Maria Aginagalderen Turkia argazkia saritu dute.

Beste behin ere Goienak antolatzen duen Udako Argazkien Lehiaketan aurreikuspenak gainditu ditu. Guztira, 430 argazki jaso ditugu; eta, gainera, Publikoaren Saria aukeratzeko, 406 boto. Horregatik guztiagatik, parte hartu duzuen debagoiendar guztiei eskerrik asko! Datorren urtean ere zuen argazkien zain egongo gara.

1. saria

Antelope Canyon. Arizona. Iosune Kortabarria

Saria: Redmi 5 plus smartphonea, Eroski Arrasateri esker.

2. saria

Ur azpian jendetza. Itziar Arrizabalaga

Saria: Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afaria edo bazkaria.

Publikoaren saria

Turkia. Maria Aginagalde Mendibil

Saria: Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarendako zirkuitu termala eta Zelai menua, Arrasate bidaiei esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak