Beteranoen tartea

Imanol Gallego 2018ko ira. 23a, 22:18

Iciar Bollain eta Brillante Mendozak sobera dakite zer den zinema jaialdi bat, horregatik lasai ibili dira kazetari eta ikusleen artean. Filipinoak drogen aurkako borroka islatu du bere pelikulan, Bollainek aldiz, Kubako ballet dantzari baten pausuak erakutsi ditu Zinemaldiko Sail Ofizialean. 

Brillante Mendozak 2009. urtean Cannesen zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Kinatay filmarekin, eta urtea hartan ere Filipinetako droga trafikoa hartu zuen hizpide Oraingoan, gauza bera egin du, Alphan baina bestelako begirada bat erakusten du.

Polizia baten eta haren informatzaile bihurtzen den droga trafikatzaile baten arteko harremana kontatzen du filmak. Pelikulak aurrera egin bezain pronto ikusleak argi ikusiko du onak ez direla horren onak eta gaizkileak ez direla horren txarrak. Zuzendariak segurtasun indarrekin elkarlanean aritu arren aitortu arren, Alphan bere ikuspegi pertsonala baino ez duela landu duela azaldu du.

Pausu antzerakoak

Dantza egin nahi ez zuen Carlos Acostaren pausuak jarraitu ditu Iciar Bollain zuzendariak Yuli filmean. Acosta Royal Ballet Konpainia aritu zen, baina kubatar honen hasiera pausuak oso bestelakoak izan ziren "ez zuen dantza egin nahi, berak bere bizitza xumearekin jarraitu nahi zuen" adierazi du zuzendari madrildarrak. Abiapuntu kontrajarri horrek bereganau zuen Bollain arreta.

Egia da istorioak harrapatu egiten zaituela, baina zoritxarrez ehunka aldiz ikusi dugun kontakizun baten aurrean gaude, hala ere filmak merezi du.

Etorkizun oparoa

Benjamín Naishtat argentinar gaztea bere herrialdeko diktadurarekin ausartu da. Rojo ez da film erraza, eta ez du jendearen onespena jaso. Dario Grandinetti buru duen proiektu honek diktaduraren xehetasunak kontatu beharrean herritarren sekretuetan eta isiluneetan zentratu da. Aktorearen lana ez da txarra, baina filma ez denez ongi ulertzen... sarietatik urrun geratuko den susmoa daukat. Hala ere, hiru filmak lehiaketa ofizialaren parte dira, eta domeka izanda, oraindik goiz da kinielatan sartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak