2018/09/26 19:00 - 20:00

Hitzaldiak

Aretxabaletako eta Eskoriatzako nerabeen substantzien kontsumoen ikerketaren inguruko emaitzen aurkezpena

Aretxabaletako eta Eskoriatzako nerabeen substantzien kontsumoen ikerketaren inguruko emaitzen aurkezpena
Zaldibar antzokia, Aretxabaleta Eskoriatza

2017-2018ko ikasturtean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako bigarren hezkuntzako 2.,3. eta 4. mailetako eta Aretxabaletako UDA elkarteko nerabe guztien artean substantzien kontsumoen inguruko mapeo bat egin zen. San Juan de Dios ospitaleak hartu zuen egitasmoa aurrera eramateko ardura.

Ikerketa edo azterketa horretan, kontsumoen eskalaz gain, erabakiak hartzeko trebetasunen eskala, autoestimuaren eskala, drogen kontsumoari loturiko arriskuen pertzepzioaren eskala, asertibitatearen eskala eta drogak kontsumitzeko presio sozialaren aurreko erresistentziaren eskala neurtu ziren.

Orain, inkestek emandako datuak aztertu ondoren, gurasoekin partekatzeko hitzaldi bi antolatu dira, herri bakoitzean bana. Hizlari, San Juan de Dios Ospitaleko teknikari eta psikologoak) arituko dira.

Aretxabaletan, irailaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Arkupe kultur Etxean.
Eskoriatzan, irailaren 26an izango da, Zaldibar Antzokia arratsaldeko 19:00etan.

Hitzaldia, bereziki nerabeen gurasoei zuzenduta dago eta bertaratzeko izena eman beharko da.
Hona hemen aukerak:

Aretxabaletan:
Telefonoz: 943081001
Formulario bidez

Eskoriatzan:
Emailez: gazteria@eskoriatza.eus
Formulario bidez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak